Eskolako Agenda 2030 (EA 2030) programan sartu gara. Aurten 12. Garapen Iraunkorrerako Helburua lantzea erabaki da: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUA
Zabalgana eskola zuzenean elkarrizketatu dute SER katean, ikasleek eta irakasleek ikasturteko proiektu berri honekin, Zabalganako irratiarekin, duten esperientzia azal zezaten.
Familia talde batek Patio Ezberdinak batzordea osatu zuten Familia Elkartearen barruan. Urtero hezitzaile, familia eta umeek esku-hartze ezberdinak egin izan ditugu patio eraldatzeko.
Ikasturte honetan proiektu berriak martxan jarriko ditugu, besteren artean, “Zabalgana Airean Irratia" eta “Zabalgana eskolako aldizkaria”.
Aurten matematika manipulatiboak jarri ditugu martxan. Matematikak ulertzeko, esperimentatzeko, behatzeko eta manipulatzeko prestatzeko modu bat da, onura ugari lortuz.