Agenda 2030

Otsailak 2

Zer dira Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIHak)?

Nazio Batuen Batzar Orokorrak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen 2015ean, xede nagusi hauekin: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta pertsona guztientzako oparotasuna bermatzea. 17 helburuz osatuta dago, Garapen Iraunkorrerako Helburu(GIH) direlakoez, hain zuzen ere, eta helburu bakoitzak xede eta adierazle jakin batzuk ditu. 

Guk, beste erakunde bezalaxek, beste helburu bat gehitu diogu GIHri; hau da, HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA, beraz 17+1. 

Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak duintasunez bizitzeko.

Eta guk, Zabalgana eskolan, zer egin dezakegu?

Eskolako Agenda 2030 (EA 2030) programan sartu gara. Aurten 7. Garapen Iraunkorrerako Helburua lantzea erabaki da: ENERGIA ESKURAGARRI ETA EZ KUTSATZAILEA. Eta nola? Hondakinak eta energiar murriztuz! Horretarako bi ekintza aurrera eramango ditugu: senbilizaziorekin batera diagnostikoa eta esku-hartze plana. Gainera, aurten Vitoria-Gasteizko Udalaren Foroan sartu gara.

Zazpigarren helburu honen xedea guztiontzat energia eskuragarria, segurua, jasangarria eta modernoa bermatzea da eta, era berean, iturri berriztagarrietatik datorren energia eta energia-eraginkortasuna handitu nahi dira. 

Ikasturtean zehar, zuen seme-alabekin batera, hausnartzeko aukera paregabea egingo dugu. Burutuko diren ekintzen berri izango duzue eta zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Animatzen zaituztegu zuek ere, zuen seme-alabekin batera, eskola jasangarri baten alde borrokan bat egitera.