Guraso Eskola

Zer da Guraso Eskola bat?

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eskaintzen duen Guraso Eskolak izeneko programa prestakuntza proiektu komun batean parte hartu nahi duten helduei zuzendutako doako proposamena da.Eskolak lankidetza akordio bat du oinarri, seme-alabak eskola adinean dituzten gurasoen talde batek –ikastetxe berekoak oro har– sistematikoki prestakuntza jarduerak antolatzea erabakitzen duelarik, batez ere elkarrizketan eta hausnarketa partekatuan oinarritutakoak.

Helburuak:

• Gurasoak prestatu, motibatu eta interesatzea pertsona eta bikotekide gisa prestatzearekin eta seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan.
• Gurasoek hezitzaile gisa duten erantzukizunaren kontzientzia handiagoa hartzea.
• Seme-alabekiko harremanetan sortzen diren arazo ohikoenei aurrea hartzeko edo aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak ematea.
• Heziketaren arlo guztiekin lotutako erabakiak har-tzen laguntzea.

Ordutegia:

Ostegunetan, 14:45etik 16:15era.

Egutegia (*):

• 13/10/22: Aurkezpena, egutegia eta gaiak aukeratu.
• 27/10/22: Larrialdietarako errezetak.
• 10/11/22: Anai-arreben arteko gatazkak.
• 24/11/22: Hizkera itsusia eta agresibitatearekin. Ematen dugun eredua.
• 15/12/22: Gurasoenganako seme-alaben indarkeriaren prebentzioa.
• 19/01/23: Nerabetasuna: beraien identitatea eraikitzen, errebeldia, mugak jartzen.
• 02/02/23: Gezurrak.
• 16/02/23: Etxeko-lanak: ikasketa ohiturak sortu.
• 02/03/23: HPBetara hurbiltzen.
• 16/03/23: Lagunak: beraien lekua aurkitu, lagunik ez dituenean.
• 20/04/23: Heriotza eta galerei aurre egin.
• 11/05/23: Pantailak: erabilera zuzena, arauak.

* Gaiak ikasturte hasieran proposatzen dira beti, baina baliteke gero hasierako plangintzarekin bat ez etortzea, batzuk luzatu egiten baitira eta saio bat baino gehiago hartzen dutelako. Saio bakoitza baino egun batzuk lehenago, ohar bat bidaltzen da beti, eta hor zehazten da gaia.

LIBURUXKA (PDF)