Haur Hezkuntza 1. Zikloa: 2 urtekoen gela Haur Hezkuntza 2. Zikloa: 3, 4 eta 5 urtekoen gela Lehen Hezkuntza: 1. maila (6 urte), 2. maila (7 urte), 3. maila (8 urte), 4. maila (9 urte), 5 maila (10 urte) eta 6. maila (11 urte).
Helburu orokorrak:
Norberaren gorputza aurkitu, ezagutu eta kontrolatu, beren buruari eta identitate sexualari buruzko irudi positibo bat eraikiz, beren ekintza eta adierazpenerako gaitasun eta mugak baloratuz, eta oinarrizko osasun nahiz ongizate ohiturak hartuz.
Gero eta era autonomoago batean ihardun bere eguneroko ihardueretan, segurtasun afektibo nahiz emozionala lortu, eta ekimenerako gaitasun nahiz norberarekiko konfidantza garatu.
Gero eta eremu zabalago batean eraiki harreman sozialak, entzuteko jarrerak bereganatuz, eta beren interes, ikuspuntu eta ekarpenak besteekin lotzen ikasi.
Helduekin eta bere lagunekin harremanak izan, afektuzko adierazpenak elkarganatuz, aniztasuna errespetatuz, eta laguntza nahiz elkarlanezko jarrerak garatuz.
Inguru hurbila jakinminezko eta ardurazko jarreraz behatu eta aztertu, inguru hori osatzen duten elementuen ezaugarri eta propietate esanguratsuenak identifikatu eta haien artean sortzen diren erlazioetariko batzuk antzeman.
Ingurumen arloko arazo nagusiak identifikatu et ohitura sostengarrietan hezitu.
Beren inguruko zenbait kultur adierazpen ezagutu, eta haiekiko errespetu, interes eta parte hartzeko jarrerak garatu; inguru hurbiletako beste adierazpen kulturalekiko interes eta errespetua lantzen hasi.
Bizi, ezagutu edo irudikatu duten errealitatearen alderdi ezberdinak errepresentatu eta gogoratu, eta jolasak nahiz beste errepresentazio eta adierazpen forma batzuk eskaintzen dituzten aukera sinbolikoen bitartez adierazi.
Hitzezko lengoaia ohizko komunikazio egoeretara egokituz erabili, besteek diotena ulertzeko eta ulertua izateko, beren ideia, sentimendu, esperientzia eta desioak adierazteko, esanguren eraikuntzan aurrera egiteko, norberaren jokaera arautzeko eta besteengan eragina izateko.
Beren adierazpenezko ahalmenak aberastu eta zabaldu, eskura dituzten baliabideen bitartez; beren adinari dagozkion adierazpen artistiko desberdinak ezagutu eta haietaz jabetu.
Euskararekiko jarrera baikor eta maitekorra izan, euskaldun izaten hezituz.