Gure eskola
Nortzuk gara?
Eskola publikoa, familia gazteaz osaturik, auzo berri batean kokatuta, auzoarekin batera hasi egingo dena, irekia, inguruarekin harremanak izateko prest dagoena.
Balioak:
- Eleaniztasunaren alde apustua egiten da. Euskara harremanetarako hizkuntza eta ikasketa hizkuntza da. Ikastetxeak euskal kultura eta euskalduntze prozesua bultzatzen ditu.
- Ikastetxeak XXI. Mendeko gizarte anitz eta demokratikoan bizitzeko dagozkion baloreak bultzatzen ditu (partehartzea, elkartasuna, errespetua, elkarrizketa giroa..
- Ikastetxea laikoa definitzen da, beraz, erlijioarekin erlazionatutako gaiak ikuspegi historiko/kultural batetik soilik aztertuko dira .Era berean onartzen da fenomeno erlijiosoak duen eragin soziala eta beronen heziketarako eragina, baina doktrinamenduak ez dute sartzerik izango gure eskolan. Hala ere mota honetako heziketa nahi dutenak inguru sozialean aurki dezaten laguntzen du.
Historia.
- 2007ko irailean Zabalgana Ikastetxea martxan jartzen da. Eraikuntza berria egiten duten bitartean Pio Baroja eskolan hasten gara, printzipioz, bi ikasturterako.
- 2007-08 ikasturtean Haur Hezkuntzako bi gela irekitzen dira:2 urtekoa 8 umerekin eta 3 urtekoa 11 umerekin.
- 2008-09 ikasturtean 4 gela gehiago irekitzen dira; guztira HHko 6 gela eta etapako maila guztiak eskeintzen dira: 2 3, 4 eta 5 urteko gelak. Ikasturte honetan 85 ikasle daude eskolan.

- 2009-10 ikasturtean asko handitzen gara eta 12 gela irekitzen dira; Haur Hezkuntza 11 eta Lehen Hezkuntzan gela bat. Ikasleak guztira 185 dira.
- 2010eko urtarriletik aurrera Zabalgana auzoan dagoen eraikuntza berrian gaude.