Guraso-talde bat bildu gara gure seme-alabentzat patio inklusiboago, osasungarriago eta hezkidetzakoagoa sortzeko, jolasteko aukera gehiago emanez eta bakoitzarekiko desberdintasunak errespetatuz, hau da, Joku lasai eta mugimenduzko joku eremuak sortzea.
Dagoeneko pausu batzuk eman ditugu, hala nola, gantxilo-lanak, gurpilak, experimentazio mahaiak, oreka-zirkuitua, elkartzeko mahaiak, rokodromoa, zoruko jolasak, patioko margoketa, mahai musikalak ...
Guztiontzako patioa nahi dugu, horregatik, eskolan parte hartzen dugun guztion ekarpenak ezinbestekoak dira. Umeek haien iritziak eta nahiak adierazteko aukera izango dute irakasleek bideratutako inkesten eta behaketen bitartez.
Hemen dituzue orain arte egindako lanaren argazki batzuk:
