CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Guraso Elkartea

Guraso Eskola

ZER DA GURASO ESKOLA BAT?

Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak eskaintzen duen Guraso Eskolak izeneko programa prestakuntza proiektu komun batean parte hartu nahi duten helduei zuzendutako doako proposamena da.

Eskolak lankidetza akordio bat du oinarri, seme-alabak eskola adinean dituzten gurasoen talde batek –ikastetxe berekoak oro har– sistematikoki prestakuntza jarduerak antolatzea erabakitzen duelarik, batez ere elkarrizketan eta hausnarketa partekatuan oinarritutakoak.
HELBURUAK:
  • Gurasoak prestatu, motibatu eta interesatzea pertsona eta bikotekide gisa prestatzearekin eta seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan.
  • Gurasoek hezitzaile gisa duten erantzukizunaren kontzientzia handiagoa hartzea.
  • Seme-alabekiko harremanetan sortzen diren arazo ohikoenei aurrea hartzeko edo aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak ematea.
  • Heziketaren arlo guztiekin lotutako erabakiak har-tzen laguntzea.

ORDUTEGIA:
  • Ostegunetan, 14:45etik 16:15era.

EGUTEGIA ETA GAIAK:
  • 2019/10/03: Aurkezpena, egutegia eta gaiak aukeratu.
  • 2019/10/17: Nire helburua aita edo ama bezala.
  • 2019/10/31: Heriotza, dolua, eta sortzen diren beldurrak.
  • 2019/11/14: Neba-arreben arteko menpekotasuna: ez zurekin ezta zu gabe.
  • 2019/11/28: Liderrak eta lagunen eragina.
  • 2019/12/12: Trebetasun sozialak, nola hobetu.
  • 2020/01/09: Indarkeria gabeko komunikazioa.
  • 2020/01/23: Mindfulness eta erlaxazioa.
  • 2020/02/06: Eskola-jazarpena eta konpontzeko trebetasunak.
  • 2020/02/20: Eskola-jazarpena (eskolatik).
  • 2020/03/05: Hezkidetza, berdintasunean heztea, generoa, mikromatxismoak, estereotipoak.
  • 2020/04/02: Nerabetasuna eta teknologia.
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63