CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 18 70 67 - Faxa: 945 18 70 69

Guraso Elkartea

Zaintza zerbitzua

Guraso elkartea arduratzen da zaintza zerbitzua antolatzeaz. Zerbitzu honek erantzuna ematen die eskola-ordutegia hasi baino lehen umeak ikastetxean utzi beharra duten familiei, hain zuzen ere, bateragarria egiteko gurasoen lan-bizitza eta euren seme-alaben eskolatze egokia. Beti ere laneko arrazoiengatik.
Zerbitzuaren baldintzak:
  • Ordutegia: 08:00etatik 09:00etara ikasturteko eskola egun guztietan.
  • Gosaririk ez da ematen.
  • Kuota: hilekoa (erabiltzaileen arabera aldatzen da), edo puntuala.
  • Ordaintzeko era: ordainketa helbideratzen da egun zehatz batean.Lehenengo hilaren hasieran fidantza ordaindu behar da, azken hila ordaintzeko erabiliko dena.
  • Ordaindu ezean: ez badago pisuzko arrazoirik, eten egingo zaio zerbitzua.
Deskargak:
  • Zerbitzuaren koordinatzaileak. Guraso erabiltzailek koordinatzen dute zerbitzua: erregistratzen eta komunikatzen dituzte gertakariak begiraleen, zuzendariaren, guraso elkartearen eta familia erabiltzaileen artean; alten berri ematen dute, etab. Hala ere, begiraleak datu hauek guztiak izango ditu larrialdi batean erabiltzeko: familienak, guraso elkartearenak eta ikastetxeak jarritako arduradunarenak.
  • Bajak. Gutxienez hilabete lehenago jakinarazi behar da.
  • Ikastetxean egon daitekeen denbora-muga: ikusi Eskola Kontseiluak onartutako idazkia 
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 70 67 - Faxa: 945 18 70 69