Guraso Elkartea
Eskola-orduz kanpoko ekintzak
Eskola-orduz kanpoko ekintzen bidez, ikasleen formazioa osoa izan dadila lagundu nahi dugu. Era berean, eskola curriculumean sartzen ez diren gaiak jorra ditzaten erraztu nahi dugu.
Helburuak:
- Umeen hezkuntza prozesua osatzea, irakasleekin koordinatuta, eskola orduetatik kanpoko ekintzak proposatuz eta ikastetxeko Hezkuntza Proiektuko ildoekin bat etorriz.
- Euskara ikasgelatik kanpo sustatzea, aisialdian eta jolas-giroan. (Aurreneko helburu bi horiek direla eta, ekintzak euskaraz egingo dira ezinbestean.)
- Umeak ekintzara hurbiltzea era ludiko batean, ekintza ezagutaraztea, umeen interesa piztea eta bere ikasketa-aukerak ugaritzea.
- Familien parte hartzea bultzatzea, bai ekintzak antolatzeko baita ekintzetan bertan parte hartzeko ere.
- Umeen garapen integrala ahalbideratzea.
- Berdintasuna sustatzea, neska eta mutilak mota guztietako jardueretan parte hartzera bultzatuz.
Estekak eta deskargak:
Koordinadorea: Nerea Escolar
Telefonoa: 647 47 42 08
Eposta:
nescolar@athlonprestakuntza.eus