CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Guraso Elkartea

Nortzuk gara?

Amezti Txiki Zabalgana ikastetxeko ikasleen gurasoen elkartea da. Bazkidetutako familien ordezkariak gara, baina eskola komunitate osoarentzat lan egiten dugu. Eskola komunitate bizi eta parte hartzailea nahi dugu. Horretan gabiltza. Anima zaitez eta etorri guraso elkartearen aretora. Zure zain gaude.


Helburuak:
  • Elkartearen helburu nagusia gure seme-alaben heziketan laguntzea da, kalitateko irakaskuntza publikoaren alde lan eginez.
  • Hezkuntza gunea zaintzea, ikastetxea ahalik eta egoerarik onenean egon dadin eta beharrezko ekipamendua izan dezan.
  • Hezkuntzan laguntzea. Eskatzen digunari laguntza ematea, zentrorako eta ikasleen hezkuntza bizipenerako interesgarria diren betebeharretan.
  • Hezkuntza curriculuma guztiz betetzen dela zaintzea ikasleen eta eskola komunitateko partaideen artean giro ona dagoela.
  • Eskola-orduz kanpoko ekintzak zentroarekin batera antolatzea, ikasleen garapen pertsonala eta formazioa osatzeko.
  • Gurasoen formazioa. Gurasoei hezitzaile gisa formatzen lagunduko diguten ekintzak antolatzea, hala nola lantegiak, hitzaldiak,…
  • Familien arteko topagune izatea.
     
Antolamendua:
  • Boluntariotasuna: Guraso elkarteko partaideok boluntarioak gara. Modu askotan lagundu dezakegu: zuzendaritza batzordean parte hartuz, eskola-orduz kanpoko ekintzak koordinatuz, lantegiak eta hitzaldiak antolatuz, lan taldeetan parte hartuz, eta unean uneko ekintzak antolatuz. Bakoitzak ahal duenaren eta interesatzen zaionaren arabera. Animatzen zaituztegu, familiok, parte hartzera. Lortzen duguna, gutxi ala asko, beti izango da eskola komunitate guztiaren onerako.
  • Baliabide ekonomikoak. Elkarteak ez du ondasunik, biltzen duen diru guztia (bazkideen ekarpenak, diru-laguntzak) berriro inbertitzen da zentroan.
  • Beste baliabide batzuk. Guraso elkarteak gela bat du ikastetxean, lehen hezkuntzako sarreraren ondoan. Ordenagailua, inprimagailua, Interneteko lotura, eta ikastetxeko sareko fotokopiagailuetan sarbidea.
  • Zuzendaritza batzordea. Zuzendaritza batzordea urtero berritzen da eta bazkide guztiek dute bertako partaide izateko aukera. Urtean hiru aldiz biltzen da.
  • Bazkideen batzarra. Urtero egiten da bazkideen batzarra.
 


Deskargak:
 
Elkarlana:
  • Zentroarekin: guraso elkarteko bazkide batzuk eskola kontseiluko partaide ere badira. Horri esker irakasleen eta guraso elkartearen arteko komunikazioa are errazagoa da eta arazo zein zalantza guztiak plazaratzen dira arazorik gabe.
  • Beste ikastetxe batzuekin: hainbat ekintza koordinatzen dugu, unearen eta gaitasunaren arabera: Haizea Mariturri guraso elkartea, Miguel de Cervantes HLHI. Horrela, LOMCEri buruzko hitzaldia antolatu dugu, Denon Eskola Arabako guraso elkarteen federazioarekin batera.


Historia:
  • 2007. Urte horren amaieran eratu zen Zabalgana ikastetxeko Ikasleen Gurasoen Elkartea. Hasieratik izan gara Denon Eskola Arabako IGEen federazioko partaide.
  • 2008. Eusko Jaurlaritzako elkarte-erregistroan izena ematen dugu. Ibaiondo HLHIra bisita egiten dugu, Zabalganan egingo zenaren berdin-berdina zen eta. Bisitaldi horretan azaltzen dizkigute Ibaiondon gertatu diren akatsak eta hobekuntzen zerrenda bat ematen digute. Hezkuntzako Arabako ordezkariarekin bildu gara lehenengoz. Hobekuntzen zerrenda eskura ematen diogu eta obrak hasteko dataz galdetzen diogu, urtarrilean hasi behar baitzituzten. Azkenean martxoan hasten dira lanak, 20 hilabeteren buruan amaituko dituztelakoan.
  • 2009. Administrazioko izapide guztiak burutzen ditugu (udaleko elkarte-erregistroan izena eman eta banku-kontu bat zabaldu). Hemendik aurrera elkarteak bete-betean funtziona dezake. Ikastetxearen obren segimendua egin. Eskola-orduz kanpoko ekintzak diseinatu eta 2010eko ekintzak antolatu. Urruti bizi diren ikasleak garraiatzeko sor daitezkeen arazoak aurreikusi (Mariturri etab.) eta konpontzeko proposamenak egin.
  • 2010. 2010eko urtarrilaren 8an, izugarrizko elurteak lagun, ikastetxea inauguratu genuen. Urte horretan jartzen dira lehen aldiz martxan eskola-orduz kanpoko ekintzak. Guraso elkarteak antolatzen ditu. Web orria garatu eta martxan jartzen da (zentroak eta guraso elkarteak partekatzen dute). Guraso eskola ere hasten da. Zaintza zerbitzua antolatzen da lehen aldiz. Guraso elkarteak antolatzen duen ikasturte amaierako lehen festa egiten da.
  • 2011-2012. Eskola-orduz kanpoko ekintzak finkatu egiten dira eta proiektu berriak lantzen hasten gara (txangoak, familientzako lantegiak, etab.).
  • 2012-2013. Gero eta jende gehiagok parte hartzen du guraso elkartean. Horrek gero eta gauza gehiago eta hobeto egitea errazten du. Eskolako baratze ekologikoaren proiektua onartzen da. Webgunea garatu eta hobetzen da, egitura eta itxura berriak ematen dizkiogu.
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63