CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Gure eskola

Antolaketa eta funtzionamendua

Eskola elkartea.
Zer da OOG, Ordezkaritza Organo Gorena, edo Eskola Kontseilua?
  • Eskola Elkartea osatzen duten sektore ezberdinen ordezkaritza eta parte hartzerako organo gorena da.  
  • Espazio honetan familiek eta irakasleek hartzen dute parte eta ikastetxean eragina duten erabakiak hartzen dira.
     
Funtzioak:
  • Ikastetxeko Heziketa Proiektua (IHP) –Curriculum eta hizkuntza Proiektuak barne hartzen dituelarik–, Antolaketa eta Jarduera Araudia (AJA) eta gestio ekonomikorako proiektua onartu.
  • Ikastetxearen urteko plana onartu.
  • Ikastetxearen urteko memoria onartu.
  • Zuzendariaren aukeraketa batzordean parte hartu.
  • Administrazio zein irakaskuntza arloetan ikastetxeko ekintzak orokorrean kudeatu.Nortzuk osatzen dute?
  • Eskola kontseilukideak lau urterako aukeratzen dira eskola-komunitatea osatzen duten estamentuetatik:irakasleak, gurasoak eta ikasleak. Bi urtean behin berritzen da eskola kontseiluaren osaketa, hau da, bi urtean behin hauteskundeak egiten dira eta estamentu bakoitzeko ordezkarien erdiak aldatzen dira. 
  • Gure eskolan, hauek dira partaideak: eskolako zuzendaria, ikasketa-burua, idazkaria, ikastetxeko 10 irakasle, ikastetxeko 15 guraso, zebitzuetako  langile bat, udalaren ordezkari bat. Guztira 30 pertsonek osatzen dute Eskolako kontseilua.


Noiz batzen da?
  • Eskola Kontseilua ohiko bilkuran edo ez ohiko bilkura elkartu daiteke.Ohiko bilkuran ikasturtean birritan  gutxienez elkartuko da derrigorrean. Halere, ikastetxean hartu beharreko hainbat erabakik Eskola Kontseiluaren akordioa eskatzen dutela kontuan hartuz  hiruhilean behin biltzen da.
     
Deskargak:
 
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63