CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Gure eskola

Hezkuntza eskaintza

2013-2014 Ikasturtea:
 
Haur Hezkuntza  1. Zikloa: 2 urtekoen gela
Haur Hezkuntza  2. Zikloa: 3, 4 eta 5 urtekoen gela
Lehen Hezkuntza: 1. maila (6 urte), 2. maila (7 urte), 3. maila (8 urte), 4. maila (9 urte), 5 maila (10 urte) eta 6. maila (11 urte).
Helburu orokorrak:
  • Norberaren gorputza aurkitu, ezagutu eta kontrolatu, beren buruari eta identitate sexualari buruzko irudi positibo bat eraikiz, beren ekintza eta adierazpenerako gaitasun eta mugak baloratuz, eta oinarrizko osasun nahiz ongizate ohiturak hartuz.
  • Gero eta era autonomoago batean ihardun bere eguneroko ihardueretan, segurtasun afektibo nahiz emozionala lortu, eta ekimenerako gaitasun nahiz norberarekiko konfidantza garatu.
  • Gero eta eremu zabalago batean eraiki harreman sozialak, entzuteko jarrerak bereganatuz, eta beren interes, ikuspuntu eta ekarpenak besteekin lotzen ikasi.
  • Helduekin eta bere lagunekin harremanak izan, afektuzko adierazpenak elkarganatuz, aniztasuna errespetatuz, eta laguntza nahiz elkarlanezko jarrerak garatuz.

    Fotografía: Dibujo infantil
     
  • Inguru hurbila jakinminezko eta ardurazko jarreraz behatu eta aztertu, inguru hori osatzen duten elementuen ezaugarri eta propietate esanguratsuenak identifikatu eta haien artean sortzen diren erlazioetariko batzuk antzeman.
  • Ingurumen arloko arazo nagusiak identifikatu et ohitura sostengarrietan hezitu.
  • Beren inguruko zenbait kultur adierazpen ezagutu, eta haiekiko errespetu, interes eta parte hartzeko jarrerak garatu; inguru hurbiletako beste adierazpen kulturalekiko interes eta errespetua lantzen hasi.

    Fotografía: Niña dibujando con tiza en el suelo.
     
  • Bizi, ezagutu edo irudikatu duten errealitatearen alderdi ezberdinak errepresentatu eta gogoratu, eta jolasak nahiz beste errepresentazio eta adierazpen forma batzuk eskaintzen dituzten aukera sinbolikoen bitartez adierazi.
  • Hitzezko lengoaia ohizko komunikazio egoeretara egokituz erabili, besteek diotena ulertzeko eta ulertua izateko, beren ideia, sentimendu, esperientzia eta desioak adierazteko, esanguren eraikuntzan aurrera egiteko, norberaren jokaera arautzeko eta besteengan eragina izateko.
Fotografía: Niña en un ordenador
  • Beren adierazpenezko ahalmenak aberastu eta zabaldu, eskura dituzten baliabideen bitartez; beren adinari dagozkion adierazpen artistiko desberdinak ezagutu eta haietaz jabetu.
  • Euskararekiko jarrera baikor eta maitekorra izan, euskaldun izaten hezituz.
  • Teknologia berriak erabiltzen ikasi.
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63