CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Gure eskola

Nortzuk gara?

Eskola publikoa, familia gazteaz osaturik, auzo berri batean kokatuta, auzoarekin batera hasi egingo dena, irekia, inguruarekin harremanak izateko prest dagoena.
Balioak:
  • Eleaniztasunaren alde apustua egiten da. Euskara harremanetarako hizkuntza eta ikasketa hizkuntza da. Ikastetxeak euskal kultura eta euskalduntze prozesua bultzatzen ditu.
  • Ikastetxeak XXI. Mendeko gizarte anitz eta demokratikoan bizitzeko dagozkion baloreak bultzatzen ditu (partehartzea, elkartasuna, errespetua, elkarrizketa giroa..
  • Ikastetxea laikoa definitzen da, beraz, erlijioarekin erlazionatutako gaiak ikuspegi historiko/kultural batetik soilik aztertuko dira .Era berean onartzen da fenomeno erlijiosoak duen eragin soziala eta beronen heziketarako eragina, baina doktrinamenduak ez dute sartzerik izango gure eskolan. Hala ere mota honetako heziketa nahi dutenak inguru sozialean aurki dezaten laguntzen du.
Historia.
  • 2007ko irailean  Zabalgana Ikastetxea martxan jartzen da.  Eraikuntza berria egiten duten bitartean  Pio Baroja eskolan  hasten gara, printzipioz, bi ikasturterako.
  • 2007-08 ikasturtean  Haur Hezkuntzako bi gela irekitzen dira:2 urtekoa 8 umerekin eta 3 urtekoa 11 umerekin.
  • 2008-09 ikasturtean  4 gela gehiago irekitzen dira; guztira HHko 6 gela eta etapako maila guztiak  eskeintzen dira: 2 3, 4 eta 5 urteko gelak. Ikasturte honetan 85 ikasle daude eskolan.

    Fotografía: Enseñando a escribir
     
  • 2009-10 ikasturtean asko handitzen gara eta 12 gela irekitzen dira; Haur Hezkuntza 11 eta Lehen Hezkuntzan gela bat. Ikasleak guztira 185 dira.
  • 2010eko urtarriletik aurrera Zabalgana auzoan dagoen eraikuntza berrian gaude.
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63