CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Guraso Elkartea

Patio ezberdin bat

Guraso-talde bat gara. Patio erakargarriagoa sortu nahi dugu, gure seme-alabentzat. Jolasteko aukera gehiago emanez.

Dagoeneko pausu batzuk eman ditugu, hala nola, gantxilo-lanak egiten ari gara patioko heziak apaintzeko eta horrela kolore gehiago emateko.

Guztiontzako patioa nahi dugu, horregatik, eskolan parte hartzen dugun guztion ekarpenak ezinbestekoak dira. Umeek haien iritziak eta nahiak adierazteko aukera izango dute, deialdi baten bidez. Deialdi horretan,  marrazki, idazlan eta bideoen bidez, haien “ametsetako patioa” irudikatuko dute.
 
Hasteko, eskolako web-gunean (Guraso Elkartearen atalean) Power Point bat eskura duzue; horretan, orain arte sortutako ideia batzuk ikus ditzakezue: muralak hormetan, birziklatutako materialez egindako apaingarriak, egurrezko eraikuntzak….


CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63