CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Guraso Elkartea

Barnetegi txikia

Nahiko zenuke seme/alabek laguntxoekin euskaraz egitea?
Nahiko zenuke ikustea euskara ez dela bakarrik eskolan eta irakaslearekin hitz egiteko hizkuntza bat?
Zuen artean ere euskaraz egitera ohitu nahiko zenuke?
Beste familia euskaldun batzuekin jolastu eta ondo pasatu nahi duzue?
Barnetegi txikiaren helburu nagusia familian euskaraz gozatzea da. Modu horretan erakutsiko dugu euskarak gurasoen eta haurren artean komunikatzeko balio duela, tresna baliagarria dela eta ez dela soilik eskolarekin lotutako hizkuntza bat.

barnetegi txikiaNorentzat da? Eskolako familia guztiei eskaintzen zaie, baldintza bakarra da barnetegiak irauten duen bitartean euskaraz egitea. Baina ez pentsa horretarako euskara asko jakin behar denik, ez, oinarrizko maila batekin nahikoa da.
Lekua mugatua da. Beraz, inor kanpo geratuko balitz, hurrengo batean lehentasuna izango du.

Helduak eta haurrak? Bai, noski. Esan bezala, familia giroan pasatu nahi dugu asteburua, beraz, umeak oso ongi etorriak izango dira eta gainera edozein adinetakoak. Heterogeneitateak ere on egingo digu.

Eta zer egiten da bertan? Denetarik pixka bat. Jardueraz beteriko egitarau bat proposatzen da: jolasak, ipuinak, eskulanak, irteerak... Bi pertsona izaten dira guri laguntzen bidaia hau egiten. Aspertzeko astirik ez da izaten. 

Zer ordutegi du?
Irteera: ekainaren 17an, larunbata, goizeko 09:00etan.
Itzulera: ekainaren 18an, igandea, arratsaldeko 18:00etan.
 
Eta zenbat balio du? 25 € pertsonako, 3 urtetik gorakoek. Gasteizko Udalak diruz laguntzen du.

Izena emateko zer egin behar dut? Izena emateko inprimakia bete, pertsona bakoitzeko 25 € sartu guraso elkartearen kontu zenbakian, (diru-sarrera bakar batean) eta eraman guraso elkartearen gelara edo bidali e-postaz bai bankuko ordainagiria baita inprimakia ere.

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan guraso elkartearekin.
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63