CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Guraso Elkartea

Aldarrikapenak

Ebazteko ditugun gatazkak, guraso elkartearen erronkak edo bete nahi ditugun helburuak.
Institutua auzoan nahi dugu
Auzoan institutua izateko aldarrikapena

19/12/2014 - Eusko Jaurlaritzan bilera egin zen hezkuntzako delegatu eta sailburuordearekin. Zabalgana auzoko hezkuntzari buruzko hainbat gaiez hitz egin zen:

1.- Institutuari dagokionez, abenduaren 15ean proiektua entregatu zela esan ziguten. Urtarrilean proiektua itxita egon behar da eta obraren lizitazioa, kontratazio-orri eta bestelako izapide administratiboekin hasiko da. Bi urte egongo dira obra egiteko eta 12.000.000€ daude horretarako. 2016ko irailerako esleituta egon beharko da. Lehenengo umeak 2018-2019 kurtsoan hasiko dira.

2.- Datorren kurtsoari dagokionez (aurten Lehen Hezkuntzako 6. Mailan dauden umeak):
  • Zorrozki arrazoi pedagogikoak direla eta, datorren kurtsoan ez da administratiboki instituturik egongo. Ez dira arrazoibide horretatik irten, eta ez digute ezer aurka egiteko aukerarik eman.
  • Egin diguten emakida bakarra, institutua eraikita dagoenean umeak bueltatzeko aukera izan da.
Gogor borrokatu dugu, baina dirudienez ez dago ezer egiterik. Orain, arrazoi pedagogiko garrantzitsu horiek gure umeei zorroztasunez aplikatzea eskatu beharko dugu.

30/01/2015 - Delegazioan bilera egon zen, eta bertan ziurtatu ziguten Lakuako institutura joan behar diren umeak autobusa izango dutela.

02/02/2015 - 6. Mailako familiak institutuan bilera izan zuten. Bertan, autobusa izango zutela ziurtatu zieten, baina ibilbidea oraindik zehazteke omen zegoela. Diseinatzen denean, geltokiei buruz informatuko zaie.

Datozen promozioei dagokionez, oraindik ez dakigu ezer. Beraz, institutuko taldea lanean jarraitu beharko du Zabalganako institutua administratiboki sortu eta lehenbailehen martxan jarri dezaten.



LOMCE-ri EZ:
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63