CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Guraso Elkartea

Sasoi Aldizkaria

Euskara sustatzeko argitalpena. Hitz egin dezagun, idatzi, irakurri gure kontuei buruz, baina euskaraz.
Sasoi aldizkaria Zabalgana ikastetxeko guraso elkartearen ekimena da. Izan ere, elkarte honen kezka izan da beti euskararen sustapena eta lan hori egiteko talde bat osatu dute zenbait aita-amak. Talde horren misioa da familiengan piztea euskarari buruzko interesa, azken baten euskara eskolako ohiko hizkuntza da eta beraz, gure seme-alabena ere bai. 
 
Aldizkariarekin lortu nahi duguna zera da: eskola komunitatean euskaraz gertatzen direnak jaso eta zabaldu, eta saiatzen gara ahalik eta eduki interesgarrienak eta dibertigarrienak bilatzen. Ipuinak, poemak, elkarrizketak, marrazkiak, argazkiak... ia denetarik jasotzen dugu. Umeek zein helduek eginda, etxean zein ikasgelan landutakoa.

Anima zaitezte eta parte hartu. Bidali zuen lanak honako helbide honetara: sasoizabalgana@gmail.com
 
Sasoi  Aldizkaria:.
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63