Guraso Elkartea
Zaintza zerbitzua
Guraso elkartea arduratzen da zaintza zerbitzua antolatzeaz. Zerbitzu honek erantzuna ematen die eskola-ordutegia hasi baino lehen umeak ikastetxean utzi beharra duten familiei, hain zuzen ere, bateragarria egiteko gurasoen lan-bizitza eta euren seme-alaben eskolatze egokia.
Zerbitzuaren baldintzak:
- Ordutegia: 08:00etatik 09:00etara ikasturteko eskola egun guztietan.
- Gosaririk ez da ematen.
- Lekua: 3 urtekoen gela.
- Kuota: bakarra kasu guztietarako. Erabiltzaileen arabera aldatzen dira..
- Ordaintzeko era: ordainketa helbideratzen da egun zehatz batean.Lehenengo hilaren hasieran fidantza ordaindu behar da, azken hila ordaintzeko erabiliko dena.
- Ordaindu ezean: ez badago pisuzko arrazoirik, eten egingo zaio zerbitzua.
- Ratioak: 6 eta 12 ikasle bitarteko taldeak begiraleko, begiraleekin, familiekin, guraso elkartean eta ikastetxeko zuzendaritzarekin adostuta. Talde bat baino gehiago egin beharko balitz, eskola kontseiluan onartutako berdintasun irizpideak erabilita egingo litzateke.
Deskargak:
- Zerbitzuaren koordinatzaileak. Bi guraso erabiltzailek koordinatzen dute zerbitzua: erregistratzen eta komunikatzen dituzte gertakariak begiraleen, zuzendariaren, guraso elkartearen eta familia erabiltzaileen artean; alten berri ematen dute, etab. Hala ere, begiraleak datu hauek guztiak izango ditu larrialdi batean erabiltzeko: familienak, guraso elkartearenak eta ikastetxeak jarritako arduradunarenak.
- Bajak. Gutxienez hilabete lehenago jakinarazi behar da.
- Ikastetxean egon daitekeen denbora-muga. Ikusi Eskola Kontseiluak 2011/11/11n onartutako idazkia. Bertan aipatzen da ikasleek gehienez 40 ordu eman dezaketela ikastetxean astean, ordu horien barruan ikastorduak, jantoki orduak, zaintza ordua eta eskola orduz-kanpoko ekintzen denbora ere sartzen direlarik.