CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10
01015 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63

Guraso Elkartea

Eskola-orduz kanpoko ekintzak

Eskola-orduz kanpoko ekintzen bidez, ikasleen formazioa osoa izan dadila lagundu nahi dugu. Era berean, eskola curriculumean sartzen ez diren gaiak jorra ditzaten erraztu nahi dugu.

Helburuak:
  • Umeen hezkuntza prozesua osatzea, irakasleekin koordinatuta, eskola orduetatik kanpoko ekintzak proposatuz eta ikastetxeko Hezkuntza Proiektuko ildoekin bat etorriz.
  • Euskara ikasgelatik kanpo sustatzea, aisialdian eta jolas-giroan. (Aurreneko helburu bi horiek direla eta, ekintzak euskaraz egingo dira ezinbestean.)
  • Umeak ekintzara hurbiltzea jolasen bitartez, ekintza ezagutaraztea, umeen interesa piztea eta bere ikasketa-aukerak ugaritzea.
  • Familien parte hartzea bultzatzea, bai ekintzak antolatzeko baita ekintzetan bertan parte hartzeko ere.
Antolaketa:
  • Ekintzen koordinatzaile orokor bat dago eta ekintza bakoitzeko koordinatzaile bana.
  • Ekintzako koordinatzailea aita edo ama bat izaten da. Koordinatzailea egotea ezinbestekoa da; bestela ezin da ekintza hori aurrera eraman.
  • Koordinatzaileak zubi-lana egiten du gurasoen eta ekintzako begiralearen artean.
  • Ekintza bakoitzean gehieneko eta gutxieneko partaide kopurua dago. Gutxienekoa izatearen arrazoia da ekonomikoki bideragarria izatea. Gehienekoa izatearen arrazoia da arretaren kalitatea.
Deskargak:

Kultur Ekintzak:
  • DRAMATIZAZIOA: Hiru ardatzen inguruan lan egingo da: gorputza adierazteko bide gisa, gorputza espazioan eta nire gorputza bestearekiko. Horretarako kantak, ipuinak eta olerkiak erabiliko dira.
     
  • EUSKAL DANTZAK: Euskal dantza herrikoiak ikastea. Partaideek arropa erosoa eta zola malguko oinetakoak ekartzea gomendagarria da.
     
  • JOLASAK INGELESEZ: Hizkuntza barneratzea, hiztegia eskuratzea, gramatika oinarriak eta ahoskera landuko dira. Metodoa parte hartzekoa eta jolas girokoa izango da. Ikasleak bere heziketaren ardura hartzen joango da.
     
  • MUSIKAREKIN JOLASEAN: Musikarekin lehen kontaktua eta asimilazioa jolasen bidez. Jolasen, abestien eta ipuinen bidez, musikaren osagaiak landuko ditugu: soinua, harmonia eta erritmoa.
     
  • PSIKOMOTRIZITATEA: Jolastu nahi? Gune bat umeari laguntzeko bere garapenean zehar, bere erritmoa errespetatuz eta adierazpen askea sustatuz bat-bateko jolasaren bidez. Besteak beste, atxikimendu loturak sortzea laguntzen du, ikerketa, mugimendua, komunikazioa, arauak onartzea eta emozioak adieraztea.
     
  • ARTEAREKIN JOLASTEN: Beti jolasa eta dibertsioaren ikuspegitik, umeek artea ezagutu eta arlo horretan hasteako aukera izango dute. Ekintzak, hiru taldetan banatuko dira: marrazkia eta pintura, koadernaketa, eta artea birziklatu.
     


Kirol ekintzak:
  • KIROL ANITZA: Ikasleengan mugimendu autonomia landuko da metodo aktiboen bidez. Lagunduko zaie deskubritzen, bilatzen eta sortzen euren gorputza oinarritzat hartuta. Taldeko lankidetzari lehiaketari baino arreta handiagoa jarriko zaio eta arauak errespetatzea bultzatuko da. Hilean behin, larunbat goizez, lehen hezkuntzako umeak Udalak antolatzen dituen Topaketetan parte hartuko dute, eta bertan kirol ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
     
  • XAKEA: Helburuak: lehenengo mailan, xake-taula eta fitxak ezagutzea, eta fitxen mugimenduak ikastea; bigarren mailan, xake, xake-mate, endroke eta peoiari buruzko eduki berriak. Hirugarren mailan, joku-estrategiak, lehenengo txapelketak.
     
  • KARATEA: Karatearen teknikak eta diziplina bereganatzen hasteko ekintza, oraindik elkarren arteko borrokan sartu gabe. Ekintza egiteko behar den arropa (kimonoa) familiaren ardura da.
     
  • IRRISTAKETA: Helburuak: umeek apurka-apurka bere gorputzaz jabetzea, ezagutzea eta kontrolatzea, norberaren irudi positiboa sortzeko, eta patinatzen gozatzea zenbait gaitasun tekniko eskuratzen duten heinean. Behar diren materialak familiak jarri behar ditu.
     
  • ESKUBALOIA: Eskubaloiaz baliatuz, umeek kirolara hurbiltzen dira. Larunbatetan partidoak egiten dira beste eskoletako umeekin praktikatzeko eta araudian sakontzeko.
CEIP Zabalgana HLHI
Nazio Batuen hiribidea 10 - 01015 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 06 48 62 - Faxa: 945 06 48 63